Nafarroako Liburuaren Plataforma aurkeztu dute

Sektorea defendatu eta babesteko xedea du. Lehen urratsa Nafarroako Gobernuarekin biltzea izango da.

Atzo egin zuten aurkezpena, Elkar dendan, Iruñean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU.
2020ko otsailaren 19a
00:00
Entzun
LIBURUAK. Nafarroako Liburuaren Plataforma osatu dute Nafar Idazleen Elkarteak,Euskal Idazleen Elkarteak,Editargi Nafarroako Editore Independenteen Elkarteak, Nafarroako Liburu Saltzaileen Elkarteak, Asnabi Nafarroako Liburuzainen Elkarteak,Nafarroako itzultzaileenkolektiboak eta Nafarroako ilustratzaileen kolektiboak. Elkarlanaren bitartez, liburua defendatu eta babesteko helburua dute.

Atzo azaldu zutenez, liburuaren inguruan aritzen diren talde horietako hainbat lagun bat etorri dira sektorearen inguruan duten ikuspegian, eta konturatu dira ezen, denak kezkatuta dauden arren liburuak duen egoerarengatik, bakoitzak bere borroka egiten duela konponbide bila elkarrekin aritu beharrean. Hala, batzea erabaki dute, eta, liburuari bultzada emateko, zazpi erronka zehatz hartu dituzte. Taldearen lehenengo urratsa Nafarroako Gobernuarekin elkartzeaeta txosten bat helarazteaizango da, plataformareneta haren helburuen berri emateko.

Aurrerantzean erdietsi nahi duten beste erronka bat daedizioa eta literatura bultzatzeko «marka propio bat» sortzea, bertan sortutako liburuak bereizteko eta bultzatzeko. Halako neurriekin, «erakargarriago» bihurtu nahi dute liburua; izan ere, haien esanetan, liburua osasuntsu egon dadin, garrantzitsuena da jendeak irakur dezala. Horixe izango da haien jomuga.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.