Albistea entzun

Lurrama azoka, okupazioari amaiera emateko

Laborariak Arbonako lur okupatuan, uztailean.
Laborariak Arbonako lur okupatuan, uztailean. GUILLAUME FAUVEAU Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko irailak 15

ARBONA. Lurrama laborantza herrikoi eta iraunkorraren azokarekin bukaera eman nahi diote Arbonako (Lapurdi) laborantza lurren eta etxebizitzaren okupazioari, urriaren 24an. Ekainean hasi zuten okupazioa, laborantza lur horien salmenta «espekulatiboa» salatzeko. Geroztik, salmenta oztopatzea lortu dute. Isabelle Capdeville Lurzaindiko kideak erran du «helmuga» bat behar zutela, eta horregatik deliberatu dutela Lurramarekin bururatzea okupazioa. Adierazi duenez, gorabeherak gertatuz gero «gauzak aldatzen ahal» dira, «erabakiak ez baitira behin betikoak».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Baheketa bat, artxiboko irudian. ©Jagoba Manterola / FOKU

Beste 132 kasu atzeman dituzte Hegoaldean, eta positibotasun baxuak jarraitzen du

Edu Lartzanguren

Bakarrik 12 gaixo gehiago hartu dituzte erietxeetan, eta ZIUetan ingresaturiko pertsonen kopuruak ere jaisten jarraitzen du.

 ©BERRIA

ESKOLATIK EUSKARAN MURGILTZEN

Ion Orzaiz

Euskal Herrian, euskarazko murgiltze ereduan ikasten dute ikasleen erdiek baino gehiagok, eta goranzko joera erakusten dute matrikulazio datuek. Hala ere, aldeak daude herrialde batetik bestera: Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian, gutxiengo batek jotzen du euskarazko hezkuntzara.
Haurrak Gasteizko ikastetxe batean, artxiboko irudian. ©JUANAN RUIZ / FOKU

«Publiko-itunpeko dikotomia» gainditzea proposatu du EH Bilduk

Irati Urdalleta Lete

Hezkuntzaren alorrerako egindako proposamena onartu dute koalizioaren Konferentzia Politikoan. Besteak beste, ikasleen onarpen «irekia, justua eta gardena» egiteko sistema bat diseinatu du

 ©GUILLAUME FAUVEAU

Hiztunak lortzeko modu bakarra

Oihana Teyseyre Koskarat

Murgiltze eredua ezinbestekoa da hizkuntza gutxituen biziberritzerako; hala diote, behintzat, adituek. Nazioartean, Quebecen hasi, eta Europako herrialde zapalduetara zabaldu den eskolatze modua da, lekuan lekuko egoeretara egokituz.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Egin BERRIAlaguna

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Egin BERRIAlaguna