Pornografia web batean irudiak jartzea egotzi diote gizon bati

Ezagun zituen andreen irudiak ipintzen zituen, haien baimenik gabe; Guardia Zibilak atxilotu du, Lizarran

2019ko uztailaren 31
00:00
Entzun
IRUÑEA. Webgune pornografiko batean ezagun zituen emakumezkoen irudiak jartzen zituen, haien baimenik gabe. Jokabide oker hori egotzi dio Guardia Zibilak Lizarrako (Nafarroa) gizonezko bati, eta atxilotu egin du, sekretuak agerrarazteko delitua egin duela leporatuta. Joan den hilaren amaiera aldera jaso zituzten gaiarekin lotutako hainbat salaketa, eta orduan hasi zuten ikerketa. Berehala hartu zioten susmoa biktima gehienek ezagun zuten gizonezko bati; sare sozial batean andrazkoei jarraitzen ziela ikusi zuten, eta handik hartzen zituela pornografia webgunean jartzeko bideoak eta argazkiak. Baimenik ez zien eskatzen, ordea, emakumeei. Salaketak errenkadan jaso zituzten guardia zibilek, eta, amaierarako, 11 zituzten. 17 eta 27 urte arteko emakumeenak dira guztiak.

Atxilotuaren etxea miatzean, hainbat gailu elektroniko atzeman zituzten. Epailearen aurrean deklaratu zuen gizonak, eta libre utzi zuen hark, baina karguekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.