Kontseiluak salatu egin du Nafarroako hezkuntza ituna

Manifestazio bat. IÑIGO URIZ / FOKU.
2022ko ekainaren 28a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Euskalgintzaren Kontseiluak «kezka» agertu zuen atzo Nafarroako Eskola Kontseilua asteon sinatzekoa den hezkuntza itun berrian euskarak izango duen lekuagatik. Testuan jasotakoaren arabera, «Nafarroako milaka haur eta gaztek ez dute euskararen gutxieneko ezagutzarik izango», Kontseiluak ohartarazi duenez.

Arazoaren erroan zonifikazioa dagoela gogorarazi zuen Kontseiluak: «Legez ezarritako Nafarroako eremu misto edo ez euskaldunean euskaraz ikasi ahal izatea ez da behar bezala bermatuko ez sustatuko, euskarazko hezkuntza eskaintza legeak ezartzen duen araberakoa izanik».

Bestalde, atzerriko hizkuntzei euskarari baino presentzia handiagoa eman nahi izatea salatu zuen Kontseiluak. Izan ere, PAI ingelesez ikasteko programa legez blindatu nahi du Nafarroako Gobernuak. Kontseiluak azaldu zuen programa horrek ikasleak «euskararen gutxieneko noziorik gabe» uzten dituela, «ingelesa ikasteko aitzakiapean».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.