Koronabirusa

Michelineko langileek, 70 lan egun gutxiago irailera arte

2020ko maiatzaren 13a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Michelinek aldi baterako enplegu erregulazio bat egiteko akordioa lortu du CCOO eta UGT sindikatuekin. Horren bitartez, Gasteizko lantegiko 3.500 langileek eta Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) 500ek 70 egun gutxiago egingo dute lan maiatzaren 18tik irailaren 15era arte.

Enplegu erregulazioan dauden bitartean, Michelineko langileek beren soldata gordinaren %80 jasoko dute, enpresak osatu egingo baitu langabezia saria. Erregulaziotik kanpo geratuko dira kontratu errelebo baten bidez partzialki erretiroa hartu duten langileak, baimenak dituztenak—amatasuna, aitatasuna, edoskitzea eta eszendentziak—, eta ekainaren 30etik aurrera langabezia saria jasotzeko eskubiderik ez dutenak —ziur aski orduan bukatuko zaio industriari pandemiari lotutako erregulazioak eskatzeko baimena—.

CCOO eta UGT gustura azaldu dira, enplegua bermatzea lortu dutelako.LABek, berriz, ez du sinatu, uste duelako enpleguaren bermeak ez duela «gutxieneko ziurtasunik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.