Draghi, gustura 'brexit'-aren erreakzioarekin

Mario Draghi. ARNE DEDERT / EFE.
2016ko uztailaren 22a
00:00
Entzun
FRANKFURT. Euroguneko ekonomiak eta finantza merkatuek brexit-ari emandako erantzun arinarekin gustura azaldu zen atzo Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidentea. Edonola ere, Draghik uste du oraindik goiz dela brexit-aren ondorioak ikusteko, eta berretsi zuen ziur aski eragin txarra izango duela ekonomian. EBZko burua prest azaldu zen neurri gehiago hartzeko kalteei aurre egin ahal izateko; baina ezer egitekotan, erantzuna udako oporren ondoren etorriko da, irailera arte ez baititu berrituko hazkunde eta inflazio aurreikuspenak.

Erresuma Batua EBtik irteteari buruzko baino kezka handiagoa azaldu du Draghik Italiako bankuen egoerari buruz. «Ezohiko arrazoiak» gertatu direnez, ontzat hartu du EBko arau berriei izkin egin eta bankuak salbatzeko diru publikoa jarri ahal izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.