Ipar Irlandako bozen berri, datorren astean

2022ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
LONDRES. Chris Heaton-Harris Erresuma Batuaren Ipar Irlandarako ministroa atzo mintzatu zen berriz ere lurralde horretako parlamenturako hauteskundeez, baina ez zuen datarik jakinarazi boz horiek egiteko. Horren ordez, adierazi zuen ez dituztela aurten egingo, eta, hortaz, beranduenez datorren urtarrilaren 20rako deitu beharko lituzke, legearen arabera. Heaton-Harrisek esan zuen datorren astean emango duela bere planen berri Komunen Ganberan.

Erresuma Batuaren Ipar Irlandarako ministroa alderdi politikoekin mintzatu da egunotan, eta horiek esan diote hauteskundeak berriz egiteak ez duela egungo blokea amaituko, batez ere Ipar Irlandarako Protokoloari dagokionez. Heaton-Harrisek esan zuen bozetara deituko zuela, eta baliteke Londresek legedia aldatzea, urtarrileko epea luzatzeko; izan ere, Londres eta Brusela protokoloari buruz negoziatzen ari dira, eta Ipar Irlandarako ministroa horren zain legoke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.