Bizkaiko metaleko 250 enpresa batu dira, jada, grebara

2019ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
BILBO. Bizkaiko metaleko lehen greba eguna egingo dute, bihar, eta kalera atera aurretik sindikatuak hasi dira lanuzteak izango duen jarraipenaren neurria irudikatzeko datuak ematen. ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk «itun duin bat» lortzeko deitu dituzten bost greba egunetako lehena izango da biharkoa, eta dagoeneko 250 langile batzordek bat egin dute lanuztearekin. Horregatik, Bilbon egingo duten manifestazioa «jendetsua» izango dela aurreikusi dute. 11:30ean abiatuko dira Jesusen Bihotza plazatik, eta FVEMen egoitza parean amaituko dute. Bizkaiko metaleko sektoreko azken ituna 2011tik dago iraungita. 59.000 behargin ari dira lanean 3.800 lantegitan, eta horietatik 18.000 inguru daude enpresako itun baten babesean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.