NBEk lasaitasuna eskatu du Gazako gaurko martxan

2019ko martxoaren 30a
00:00
Entzun
JERUSALEM. Urtebete beteko da gaur Gazako Itzuleraren Martxa Handia hasi zenetik, eta NBEk lasaitasuna eskatu du aurreneko urteurrenerako. Indarkeria baztertzeko eskatu du gaur egingo diren protestetan, «hildako eta zauritu gehiago saihesteko». Azpimarratu du egungo lehentasuna dela «biziak salbatzea», eta Israelen eta Hamasen erantzukizuna parekatu du. Israelgo segurtasun indarrei eskatu die indarkeriazko baliabideak ez erabiltzeko, eta Hamas talde islamistari «indarkeriazko ekintzarik» ez egiteko.

2018ko martxoaren 30az geroztik, palestinarrek astero eskatzen diote Israeli 1948ko gerran errefuxiatu zirenen itzultzeko eskubidea. Hilabete pasa iraun zuen iazko Itzuleraren Martxa Handiaren protesta sortak; epe horretan, Israelgo armadak 271 palestinar hil zituen, eta 29.000 zauritu zituen. Egunik gogorrena maiatzaren 14a izan zen, AEBek Jerusalemen enbaxada ireki zuten eguna—militar israeldarrek 60 pertsona hil zituzten eta 2.700 zauritu zituzten, Gazako osasun iturrien arabera—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.