Filipinetan hamabi pertsona hil dira tifoiaren ondorioz

2018ko irailaren 16a
00:00
Entzun
MANILA. Gutxienez hamabi pertsona hil ziren atzo Filipinetan, Mangkhut tifoia herrialdetik igaro ostean. 90.000 herritar ebakuatu behar izan zituzten, eta euriteek zaildu egin zuten larrialdi zerbitzuen lana; Francis Tolentino gobernuaren aholkulariaren arabera, bi pertsona desagertu dira, eta hildakoak geheiago izan daitezke orduak pasatu ahala. Defentsa ministro Delfin Lorenzanak azaldu zuenez, denera mila etxebizitza suntsitu zituen tifoiak.

Ameriketako Estatu Batuetan, Florence urakana igaro da egunotan ekialdeko kostaldetik, eta gutxienez bost pertsona hil dira. 800.000 herritar argindarrik gabe geratu ziren, eta, Ipar Carolinako gobernadore Roy Cooperrek azaldu zuenez, uholdeak ugarituko dira gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.