Independentisten kontra egin dute mossoek

Berria -

2018ko irailak 30
BARTZELONA. Manifestari independentisten eta mossoen artean liskarrak izan ziren atzo Bartzelonan. Jusapol Espainiako polizien eta guardia zibilen elkarteak manifestazioa deitu zuen eguerdian, Laietana etorbidean, eta hara gerturatzeko asmoa zuten goiz-goizetik Sant Jaume plazan elkartutako 6.000 bat lagunek. Mossoak, baina, oldartu zitzaizkien, eta hainbat lagun atxilotu zituzten.

Bestalde, Oriol Junqueras ERCko presidenteak iragarri du Europako Parlamentuko hauteskundeetara aurkeztuko dela. Junqueras kartzelan dago, eta gutun bat bidali die militanteei.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna