Tottenham Txapeldunen Ligako finalean, ezustean

2-0eko bat irauli du Ajaxen zelaian, eta 2-3 irabazi du; Lucas Mourak sartu ditu Tottenhamen hiru golak

2019ko maiatzaren 9a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Tottenham-Liverpool. Horixe izango aurtengo Txapeldunen Ligako finala. Premierligako bi talde dira, hortaz, finalean. Azken unean lortu zuen atzo sailkapena Tottenhamek, 95. minutuan, 2-0eko bat irauli eta gero. Lucas Moura izan zen Ajaxen borreroa. Hark sartu zituen Tottenhamen hiru golak.

Partida ondo hasi zen Ajaxentzat, bosgarren minutuan DeLigtek 1-0ekoa lortu baitzuen korner batean, buruz. Erreskadan berdinketako gola izan zuen oinetan Sonek, baina zutoinera badali zuen baloia.Ajax nagusi izan zen hurrengo minutuetan, eta kontraeraso batean bigarrena egin zuen. Ziyech izan zen golegilea, area ertzetik jaurtiketa oso on bat eginda.

2-0ekoarekin kanporaketak erabakita zirudien. Baina bigarren zatiko lehen ordu laurdeneanbi gol sartu zituen Lucas Mourak (55. eta 59. min.), bata jaurtiketa gurutzatu batekin, eta bestea Onana atezainaren huts bat baliatuz. Hor aldatu zen lehia. Ajaxeko jokalariak lotuta jokatzen hasi ziren. Tottenhamek 87. minutuan izan zuen kanporaketa iraultzeko lehen aukera. Veltmanek gol arrastoan atera zuen Vertonghenen baloia. Baina 95. minutuan Lucas Mourak ez zuen huts egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.