Aurkeztu da Gazte Koordinakunde Sozialista (GKS)

2019ko otsailaren 19a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Dozenaka gaztek GKS Gazte Koordinakunde Sozialista antolakunde berria aurkeztu dute Gasteizen. Esan dutenez, «basakeria kapitalistaren» aurrean, azken urteetan indartu egin da «joera politiko sozialistaren garatzea» gazte mugimenduan, eta gaztetxeen borrokak, ikasle mugimenduarenak, «klase feminismoaren gorakada» eta «teoria iraultzailearen lanketa eta hedapena» aipatu dituzte adibide gisa. Errealitate horietatik sortu da GKS, eta horiek «indartzeko» helburuz.

«Gazte problematikaren auziari klase ikuspegitik erantzutea» eta «desjabetuon eta sozialismoaren defentsa egitea» izango dute xede: «Badakigu gazte problematika ezin dela ebatzi klase problematika ebatzi gabe». «Klase batasuna» eta «langile boterearen eraikuntza» aldarrikatu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.