Aita espetxeratu, eta bi semeak aske utzi dituzte

2018ko irailaren 22a
00:00
Entzun
KASEDA. 50 urteko gizon bat eta 29 eta 17 urteko bere bi semeak hiltzea egotzita, epailearen aurretik igaro ziren, atzo, hilketarekin lotuta atxilotu zituzten hiru gizonezkoak. Agoizko (Nafarroa) lehen auzialdiko epaitegiak haietako bat, 53 urteko gizona, espetxera bidaltzea erabaki du. Haren bi semeak, 22 eta 18 urtekoak, behin-behinean aske utzi dituzte.

Asteartean gertatu zen jazoera. Kasedako bizilagunek tiro hotsak entzun zituztela eta kalean hiru gorpu zeudela jakinarazi zioten SOS Nafarroari. Tiroketan parte hartu zutenak autoan ihes egiten saiatu ziren, baina Foruzaingoak gutxira atzeman zituen. Foruzaingoak egunean bertan atxilotu zituen, eta Iruñeko epaitegian izan dira ordutik.

Hilketak bi familietako bi kideren arteko dibortzio batekin du zerikusia, Foruzaingoaren arabera. Udalak deituta, hiru eguneko dolua egin dute asteon herrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.