Tirapu: «Proiektu erakargarri bat egin behar dugu»

2022ko ekainaren 15a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Ricardo Barkalak Athleticeko hauteskundeak irabaziko balitu, Ainhoa Tirapu atezain ohia litzateke kirol zuzendaria, Joseba Agirreren ordez. Hain zuzen, Barkalaren asmoa da emakumeek entrenatzea andrazkoen talde guztiak.

Tirapuk konfiantza osoa du Iraia Iturregirengan: «Bigarren taldeko jokalariak entrenatu zituen, eta, beraz, bera da teknikaririk aproposena». Ikusteko dago Agirreren etorkizuna. «Gai pertsonalengatik bakarrik hitz egin dut berarekin. Ez dut Lezaman sartu nahi elefante bat eltze denda baten bezala».

Lucia Garciak eta Ainhoa Vicentek taldea utzi arren, uste du Lezaman «ondo» zaintzen dituztela jokalariak, baina «garaiak aldatzen» ari direla, eta «egitasmo erakargarri bat» egin behar dutela. «Ingalaterrako taldeek eskaintza erakargarriak egiten dituzte, eta gure jokalariengan inbertitu behar dugu dirua. Hori eginez ahalko gara lehiatu Europarako sailkatzeko».

Bestalde, Nuria Rabanok ez du berritu kontratua Realarekin, eta talde txuri-urdina utziko du, bertan bi urtez jokatu eta gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.