Liga hasiera gogorra, ACBko euskal taldeentzat

2020ko irailaren 3a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Atzo zozketatu zuen ACBk ligako egutegia, eta bertan da Delteco Gipuzkoa Basket. Txapelketa irailaren 19an hasiko da, larunbatez. Egun horretan, Delteco Gipuzkoa Basketek Real Madril hartuko du (20:45); ordu berean, Kanaria Handiaren pabiloian jokatuko duRetabet Bibo Basket. Igandean izango du partida TD Systems Baskoniak, Buesa Arenan, Valentziaren kontra (18:30).

Liga maiatzaren 15-16an amaituko da, eta hauek izango dira euskal taldeen neurketak: Bilbo Basket-Joventut, Andorra- GBC eta Manresa-Baskonia. Ondoren hasiko dira liga titulurako kanporaketak. Hemeretzi talde izanda, jardunaldiro batek hartuko du atseden.

Bestalde, atzo jakin zen Lointek Gernika ez dela Eurokopan lehiatzen hasiko urtarrilaren 7ra arte. Hala erabaki du FIBAk, koronabirusaren pandemiarengatik bidaietan izan daitekeen arriskuagatik. Gernika F multzoan dago Flammes Carolo, Roche Vendee, Ciudad la Laguna eta Kangoeresekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.