'Les contes d'Hoffmann'-ekin itzuliko da OLBE

Les contes d'Hoffmann. ERIC BOULOUMIE.
2021eko urriaren 20a
00:00
Entzun
MUSIKA. OLBE Opera Lagunen Bilboko Elkarteak Jacques Offenbachen Les contes d'Hoffman operarekin hasiko du 70. denboraldia. Bost emanaldi iragarri dituzte, ohikoan baino bat gehiago, eta urriaren 23tik azaroaren 1era bitartean egingo dituzte, guztiak Bilboko Euskalduna jauregian, 19:30etik aurrera —hilaren 23an izan ezik, 19:00etan hasiko baita—.

Jessica Prattek interpretatuko ditu sopranoentzako lau rol nagusiak Olympia, Antonia, Giulietta eta Stell—, eta harekin ariko dira kantuan Michel Fabiano, Elena Zhidkova eta Simon Orfila ere. Carlo Montanaro ariko da Bilboko Orkestra Sinfonikoa zuzentzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.