Harrera plan integral bat eskatu du Ahal Dugu-k

2022ko martxoaren 26a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Ukrainatik iritsitako errefuxiatuek «bizitza duina izan dezaten ahalbidetzeko» eskatu dio Ahal Dugu-k Eusko Jaurlaritzari. Horretarako, «krisi humanitarioen harrera integralerako eta iraunkorrerako plan bat» garatzeko exijitu dio erakundeari, eta, oro har, migrazio politika bat zehazteko.

Ahal Dugu-k ontzat jo ditu Jaurlaritzak gobernuz kanpoko erakundeekin elkarlanean hartutako neurriak, baina kritikatu du ez dutela eman pausorik errefuxiatuak udal erroldan sartzen laguntzeko eta haiei nazioarteko babesa aitortzeko. Alderdiaren arabera, gainera, gobernuak urratsak egin beharko lituzke errefuxiatuen integrazioa eta haientzako gizarte laguntzen afera «premiaz» tratatzeko. Izan ere, argudiatu du Araba, Bizkai eta Gipuzkoan ez dela berria errefuxiatuei eta igaroan dauden migratzaileei harrera egiteko plan batenbeharra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.