Aldaketak Kataluniako Generalitatean

Quim Torra presidentea. M. P. / EFE.
2020ko irailaren 4a
00:00
Entzun
BARTZELONA. Generalitateko presidente Quim Torrak aldaketak egin ditu gobernuan, eta hiru kontseilari ordezkatu ditu: Miquel Buch Barne kontseilaria, Angels Chacon Enpresakoa eta Mariangela Vilallonga Kulturakoa. Horien ordezko izango dira Miquel Samper (Barne kontseilari), Ramon Tremosa (Enpresa) eta Angels Ponsa (Kultura). PDeCAT-Junst Per Catalunya alderdien harremana gaiztotu izanak eragina izan du —PDeCAT-eko kide da oraindik ere Chacon; alderdi horretako ordezkari bakarra Torraren kabinetean—. Hain zuzen, Gorenak Torra inhabilitatzeko erabakia har dezakeen auzi saioaren atarian hartu du erabakia.

Bestalde, Espainiako gobernuburu Pedro Sanchezek eta ERCko bozeramaile Gabriel Rufianek aurreratu dute hilaren erdian bilduko dela elkarrizketa mahaia. Espainiako Gobernuko eledun Maria Jesus Monterok azaldu du Madrilek ez duela inolako baldintzarik jarri mahaia biltzeko, eta datozen egunetan zehaztuko dutela bilera horretarako data eta tokia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.