EBn 64.000 asilo eskari gehiago egin zituzten iaz

2020ko martxoaren 21a
00:00
Entzun
BRUSELA. Europako Batasuneko (EB) estatu kideetan asilo eskatzaile gehiago izan ziren iaz, 2018ko datuekin konparatuz gero. Zehazki, %12 igo zen kopurua, 612.700 lagunek eskatu baitzuten asiloa 2019an, 2018an baino 63.700 gehiagok.

Eurostatek atzo aurkeztu zituen datu eguneratuak, eta, horien arabera, eskarien ia laurdenak Alemaniak jaso zituen: 142.440 inguru. Herrialde horren atzetik, Frantziak eta Espainiak jaso zuten asiloa lortzeko eskari gehien: 119.900ekin eta 115.200ekin, hurrenez hurren.

Jatorriari dagokionez, Eurostaten arabera, Siriatik Europara joandakoak izan ziren ugarienak, 74.400 eskari eginda (%12 inguru); 52.500 afganistandarrek ere bete zuten prozedura hori (%9), baita 44.800 venezuelarrek ere (%7), beste hainbaten artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.