Beste kolonia bat eraikitzeko plana iragarri du Israelek

TEL AVIV. Palestinako lurralde okupatuetan beste 800 etxebizitza eraikitzeko asmoa iragarri zuen atzo Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak. Israelgo Defentsa Ministerioa urtarrilaren 19an bilduko da gobernua ontzen ari den plana aztertzeko eta haren berri emateko. Hain justu, Donald Trump AEBetako presidentearen agintaldiko azken eguna izango denean. Joe Biden demokratak urtarrilaren 20an hartuko du Etxe Zuriko agintea.
Israelgo Auzitegi Gorenak kokaleku bat eraisteko agindu eta hilabete eta erdira iragarri du beste kolonia bat eraikitzeko plana Netanyahuk. «Geratzeko gaude hemen, eta Israelen lurretan eraikitzen jarraituko dugu», adierazi zuen atzo.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.