'Ida' ekaitzak 42 lagun hil ditu jada AEBetan

New York, herenegun. EFE.
2021eko irailaren 4a
00:00
Entzun
NEW YORK.Ida zikloiak kalte larriak sortu ditu AEBetako ekialdeko kostan. Zikloia ekaitz tropikal bihurtu zen, eta euriteak eta uholdeak eragin zituen. Gutxienez 42 lagun hil dira, bertako agintariek atzo jakinarazi zutenez; gehienak, 36, New York eta New Jersey estatuetan. Bi estatu horietan larrialdi egoera ezarri zuten, eta, horri esker, gobernu federalen laguntza jaso ahalko dute bertako agintariek.

Asteazkenean izan ziren kalte handienak. New Yorken, esaterako, urak metroa kolapsatu zuen, eta ura gogotik sartu zen hiriko sotoetara. Milaka lagun ebakuatu behar izan zituzten, eta gutxienez 150.000 etxetan argindarrik gabe geratu ziren. Ekaitzaren ondorioei aurre egiteko, AEBetako Energia Departamentuak iragarri du erreserba gisa gordeak zituen milioi eta erdi petrolio barril askatuko dituela. Izan ere, herrialdeko gasolindegi asko hornigairik gabe geratu da, ekaitza igaro ostean.

Joe Biden AEBetako presidenteak klima larrialdiarekin lotu zuen hondamendia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.