EIk pertsona bat hil eta bi zauritu ditu Australian

Berria -

2018ko azaroak 10
MELBOURNE. Gizonezko batek hainbat pertsonari labanaz eraso egin zien atzo Melbournen (Australia), eta erasoan pertsona bat hil eta bi zauritu zituen. Eraso «terrorista» izan zela esan zuen Poliziak, eta geroxeago bere gain hartu zuen EI Estatu Islamikoak, Amaq agentziaren bidez. Erasotzailea atentatua gertatu eta gutxira hil zen, Poliziak tiro egin ziolako.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna