Nafarroako konpainiak, Erriberrin

2020ko ekainaren 24a
00:00
Entzun
ANTZERKIA. Erriberriko (Nafarroa) Antzerki Jaialdia uztailaren 17tik abuztuaren 2ra arte egingo da Poesia espainiarretik antzerki europar garaikidera goiburuarekin, eta Nafarroako konpainiei emango die lehentasuna. Antzerki klasikoa da Erriberriko festibalaren ardatza, eta, aurten, Lope de Vega, Santa, Jorge Manrique, Tirso de Molina, Adolfo Becquer, Federico Garcia Lorca, Calderon de la Barca, Fernando de Rojas eta Cervantesen obrak taularatuko dituzte, besteak beste. Baina, aurten, XX. mendeko idazle europarren lanak ere eramango dituzte Erriberrira, Samuel Beckett, Bertolt Brecht eta Franz Kafkarenak, hain zuzen.

Jaialdiaren 21. aldia izango da aurtengoa, eta 25 emanaldi programatu dituzte. Horietatik hamalau, Nafarroako konpainienak izango dira. Ekitaldi nagusiak Erriberriko Errege Jauregian egingo dira.

Lehenengo egunean, Mielotxinek, Lauarin dantzariek eta Hutsun txalapartariek musika eta irudia uztartuko dituen ikuskizuna aurkeztuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.