Belarriprest. Bidea jarriko dute

2018ko azaroaren 23a
00:00
Entzun
Euskaraz egiteko aukera jarriko dute belarriprest rolekoek: euskaldunei adieraziko diete egiteko euskaraz, ulertzen dietela, nahiz eta agian eurek ez egin euskaraz. Jarrera aktiboa izango da belarriprestena ere: euskaldunei gonbita egingo diete euskaraz egiteko. 16 urte behar dira izena emateko. Maiz bigarren mailakotzat hartu da rol hori, ahobiziek dutelakoan lehentasuna, baina belarripresten pisuaz ohartarazi dute: «Garrantzitsua da funtzioa, euskarazko elkarrizketak sortzen lagundu eta euskara erabiltzeko giro babestua sortuko dutelako».

Belarriprestek ez dute beti euskaraz egiteko konpromisoa hartuko, baina horrek ez du esan nahi soilik euskaldun hartzaileak izan daitezkeenik: euskaraz eroso dakitenak ere izan litezke, ez badiote heldu nahi ahobizien konpromisoari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.