Donostiako metroaren pasabidearen aurkako manifestazioa egingo dute bihar

2019ko abuztuaren 28a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Satorralaia plataformak Donostiako erdigunea zeharkatuko duen metroaren pasabidearen aurkako mobilizazioa egingo du bihar, Arantxa, Tapia el metro...eta kitto! lelopean. 10:30ean abiatuko da martxa, Kontxako erlojuetatik, eta Miramar Jauregian amaituko da. Han du Eusko Jaurlaritzak urte politikoaren lehenengo gobernu kontseilua. Plataformak uste du hiriak garraio publikoaren sare ona eta nahikoa duela, eta metroaren gisako azpiegiturek sustatzen duten hiri eredua salatu du. Donostian egun duten «turistifikazioa, hiriaren merkantilizazioa eta espekulazioa» areagotuko dituela uste du Satorralaiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.