Hogei erakunde gehiagok jaso dute Bikain ziurtagiria

Bikain ziurtagiria jaso zutenak, atzoko ekitaldian.
Bikain ziurtagiria jaso zutenak, atzoko ekitaldian. ENDIKA PORTILLO / FOKU

Berria -

2018ko abenduak 19
GASTEIZ. Bikain euskararen kalitate ziurtagiriak banatu zituen atzo Eusko Jaurlaritzak, Gasteizen. Hogei entitate pribatu eta publikok jaso zuten ziurtagiria; horietako 11k egiaztatu dute goi mailakoa, urrezkoa. Ekitaldi berezia izan zen atzokoa, hamar urte bete baitira aurten gobernuak agiriaren egitasmoa martxan jarri zuenetik. Guztira 379 ziurtagiri banatu ditu Jaurlaritzak hamarkada honetan: 68.000 langile ordezkatzen dituzte. «Inoizko baldintzarik onenak ditugu euskara lan munduan sustatzeko», adierazi zuen Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburuak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna