Basusarriko alkate ohiaren aurkako zigorra berretsi dute

2022ko urriaren 14a
00:00
Entzun
PAU. 2020ko irailean Baionako Auzitegiak ebatzi zuen moduan, Paueko Dei Auzitegiak kargu guztiengatik errudun jo du Paul Baudry Basusarriko alkate ohia, eta bi urteko kartzela zigorra ezarri diote, nahiz eta ez duen espetxera joan beharko. Hamar urteko inhabilitazio eskaera ere mantendu diote, baina haren aurkako isuna 100.000 eurotik 15.000 eurora jaitsi dute. 25 urtez izan zen Basusarriko auzapez.

Baionako Auzitegiak 2013tik eta 2018ra bitartean egindako hainbat ustelkeria kasurengatik epaitu zuen Baudry 2020ko ekainean. Kargu publikoa bere intereserako erabiltzea, ondasun sozialez abusatzea, zerga iruzurra zuritzea eta Bizi Publikoaren Gardentasunerako Goi Aginteari ondasunak ez aitortu izana leporatu zioten auzapez ohiari. Besteak beste, PMB konpainia sortu zuen Vinci etxe eta terrenoen salerosketarako konpainiarentzat, «aholkularitza lanetan» aritzeko. Lurrei buruzko informazioa ematen zion konpainiari. Baionako auzitegiaren arabera, lurraren inguruko informazioa eta kontaktuak zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.