Seaskako ikasle guztiek gainditu dute brebeta

2018ko uztailaren 11
00:00
Entzun
DONOSTIA. Seaskako ikasle guztiek, 179k, brebeta gainditu dute. Halere, zientzietan nota «biziki apalak» izan dituztela salatu dute. Izan ere, zientzietako azterketa euskaraz eta bretoieraz egin duten ikasleek zigorrak izan dituzte —zenbakiak bakarrik zuzendu dizkiete, eta ez erranaldiak—..

Hain justu, Ikastolen Elkarteak 2017-2018ko ikasturteko balorazioa egin zuen atzo, eta elkartearen kexa nagusia ere Frantziako Gobernuaren jokaera izan da: «Politika kolonialista eta suntsitzaile bortitz bati ekin dio hizkuntza gutxituen aurka». Ikasleek brebetan jasanikoaz gain, elkarteak salatu du Seaskako ikastolei irakasle gehiago izateko zailtasunak jarri dizkietela.

Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako Hezkuntza Akordiorako proposamenaz, berriz, «gabeziak» dituela adierazi du elkarteak. Halere, «abiapuntu gisa» irudikatu nahi dute, hezkuntza lege berri baterako, «hezkuntza sistema propio bat eraikitzeko bidean». Hik Hasi egitasmoak aurkeztu zuen proposamena, ordea, «oso ontzat» jo dute ikastolek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.