Ezezkoa Erorien Monumentua «aldatzeko» planari

2021eko uztailaren 1a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Eztabaida piztu da Iruñeko udalbatzarrean Navarra Suma eta PSN taldeen artean, Erorien Monumentuaren kontura. Hitzarmena sinatua zuten bi taldeek, monumentu frankista botatzeari uko egin eta, eraikina zaharberrituta, barruan erakusketa areto bat eta kafetegi bat eraikitzeko. Horren kontra azaldu dira EH Bildu eta Geroa Bai, eta baita elkarte memorialistak ere, proiektuak «altxamendu faxista banalizatzen» duela iritzita. Kritika horien ostean, ordea, atzera egin zuen PSNk, eta proiektuaren aurkako botoa eman zuen atzoko bilkuran.

PSNko Maite Esporrinen esanetan, bere alderdia «hasieratik» azaldu da Navarra Sumaren hirigintza proiektuaren kontra, eta hitzarmena «eraikinaren kanpoaldea eta inguruak berritzeari» zegokion soilik. Navarra Sumaren ustez, ordea, PSNk «urratu» egin du bi taldeen arteko akordioa, «Bilduren eta Geroa Bairen presioei men eginda». Enrique Maia alkateak, gainera, «gezurra esatea» leporatu zion Esporrini.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.