Elkarrekin Podemos-IU, negoziatzeko prest

2021eko azaroaren 4a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarreko bozeramaileak nabarmendu duenez, prest daude Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aurrekontuak negoziatzeko. Halere, ohartarazpen bat egin du: «Gure proposamenak aintzat hartu beharko dituzte».

Izan ere, atzo aurkeztutakoak «aurrekontu sozial eskasak» iruditzen zaizkio, «osasunean eta hezkuntzan anbizio txikikoak». Aurrekontu horiek hobetzeko helburuarekin, koalizioa agiri bat lantzen ari da hainbat proposamenekin: «Ziur gaude gure neurriek kontuak hobetuko lituzketela». Gorrotxategirentzat osasunak, gizarte politikak, hezkuntzak eta ingurumenak izan behar dute ardatzak. Besteak beste, hezkuntzako inbertsioa BPGaren %6 izatea eta pandemian hartutako 4.000 osasun langileek lanean jarraitzea galdegin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.