'Cabezudo auzian' Perez Asenjo epaileak kasutik kanpo jarrai dezan erabaki dute

2018ko irailaren 22a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Gipuzkoako Auzitegiak berretsi egin du Ana Isabel Perez Asenjo epailea Kote Cabezudo argazkilariaren kasutik kanpo mantentzeko erabakia. Sexu gehiegikeriatik epaitzen ari dira Cabezudo. Perez Asenjo epailea kasutik baztertu zuten, biktimek haren kontra aurkeztutako kereila bat tramiterako onartu zelako. Baina, azkenean, ezerezean geratu da salaketa hori. Cabezudoren auzia berriro Perez Asenjok hartzeko eskatu zuen fiskalak, baina horren aurka jo zuen akusazioak. Arrazoia eman diote, eta Julian Garcia Marcos epaileak jarraituko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.