Transei begietara begiratzeko eskea egin du Berdinduk

2023ko apirilaren 1a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Transen Ikusgaitasunaren Nazioarteko Eguna izan zen atzo, eta haiei begietara begiratzeko eskatu zien gainerako herritarrei Berdinduk, LGTBI pertsonei informazioa eta arreta emateko Eusko Jaurlaritzaren zerbitzuak, manifestu baten bidez. Aniztasunari garrantzia eman zion erakundeak: «Eskubide guztiak dituen gizartearen bermea da, eta balio erantsia. Aniztasuna inor ez baztertzea baino gehiago da; errespetua, tolerantzia eta koexistentzia baino gehiago. Pertsona guztien eskubideen, aukera berdintasunaren eta bizikidetzaren bermea da».

Espainiako Kongresuak onartutako Trans Legearen beharra ere nabarmendu zuen Berdinduk: «Zalantza barik, pertsona transentzat eskubide garrantzitsuenetako bat da haien identitate pertsonala, gizartearen onarpena eta, beraz, ikusgarritasuna bermatzeko».

Gainera, txalotu zuen Eusko Legebiltzarra egiten ari den lege aldaketa, «adingabe transen eskubideak eta horiek dituzten beharrak lege horren barruan hartzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.