Salatu dute Gasteizko Udalak OkupaTU eguna galarazi duela

Antolatzaileek deitoratu dute «zentsura politikoa» izan dela erabakia; udalak esan du «murrizketak» jarri dizkiela

2018ko irailaren 20a
00:00
Entzun
GASTEIZ.«Zentsura politikoa da». Hitz horiekin kritikatu zuten atzo OkupaTU Gasteiz Eguneko antolatzaileek —Hala Bedi irratia, Gasteizko gaztetxea, Auzolana eta Errekaleor— udalak galarazi egin diela elkarlanean antolatutako egitasmo hori egitea. Heldu den urriaren 6an egitekoak dira, baina, diotenez, udalak debekatu egin die, eta horretarako eman dien motiboetako bat izan da egunaren izena bera: okupazioari egiten dion erreferentzia. OkupaTU Eguna denek batera egitea erabaki zuten mugimendu denek dituztelako ospatzeko urtemugak, eta egitarau oso bat eskaintzeko. Irailaren 6an aurkeztu zuten plana, eta, ordurako ekitaldi horiek guztiak egiteko baimenak eskura zituzten. Gero jaso dute udalaren abisua.

Gasteizko Udalak ukatu egin du debekua. «Murrizketa batzuk» ipini dizkiela esan du. Alde Zahar guztia okupatzeko baimenik ezin duela eman, eta hainbat tokiren erabilera aurretik beste jarduera batzuetarako hitzartuta zeudela esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.