Familia zaurgarriak etxetik kaleratzeko debekua luzatu du Espainiako Gobernuak

2020ko martxoaren 11
00:00
Entzun
MADRIL. Espainiako Gobernuak 2024ra arte luzatu du egoera ekonomiko zailean dauden familiak kaleratzeko debekua, Ministro Kontseiluak onartutako lege dekretu baten bitartez. 2013an, Espainiako Gobernuak bertan behera utzi zituen etxegabetzeak «familia eta giza multzo zaurgarrienen kasuan», eta orain neurri hori beste lau urtez luzatu du. Gobernuaren bozeramaile Maria Jesus Monterok iragarri duenez, 29.000 familia inguru izango lirateke neurri honen onuradunak. «Suspertze ekonomikoa ez da familia guztietara iritsi», esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.