Ia mila ukrainarrek egin dute babesa jasotzeko eskaera

2022ko martxoaren 29a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Ukrainatik ihesi Hego Euskal Herrira iritsi diren herritarretatik 971k behin-behineko babesa jasotzeko eskaera egin dute, Nafarroako Gobernuaren eta Espainiak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan duen ordezkaritzaren datuen arabera.

Nafarroako Gobernuak argitaratutakoaren arabera, atzo arte 1.021 errefuxiatu ukrainar iritsi ziren lurraldera, eta haietatik 343k egin dute oraingoz babesa jasotzeko eskaera. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, berriz, 628 eskaera jaso dituzte. Horiek tramitatzeko erritmoa «bizkortu» egin dute azken egunetan, Espainiako Gobernuaren ordezkari Denis Itxasoren esanetan: 210 tramitatu zituzten ostegunetik ostiralera bitartean.

Eskolatutako adingabeen datuak ere eman dituzte Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak. 270 baino gehiago dira: 77 Nafarroan, eta berrehun inguru Araba, Bizkai eta Gipuzkoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.