Sententziaren zain utzi dute 'Jaro operazioko' auzia

2020ko azaroaren 4a
00:00
Entzun
SANTIAGO. Galiziako hamabi independentisten kontrako epaiketa amaitu zuen atzo Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta epaiaren zain utzi du. Jaro operazioaren auziko azken saioan, beren ondorioak aurkeztu zituzten Ceivar errepresioaren kontrako elkarteko hiru auzipetuen defentsa abokatuek. Urriaren 22an aurkeztu zituen bereak gainerako bederatzi auzipetuen defentsak, Causa Galiza elkarte politikoarekin lotutako auzipetuenak.

Epaituek adierazi dutenez, «independentismoaren kriminalizazio poliziala eta judiziala» agerian uztea lortu dute «Galiziako gizartearen sektore zabalen aurrean». Epaiketan «defentsa irmoa» egin dutela nabarmendu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.