Hamahiru urteko espetxe zigorra Viktor Janukovitxi

2019ko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun
KIEV. Kieveko Obolon barrutiko auzitegiak hamahiru urteko espetxe zigorra ezarri zion atzo Viktor Janukovitx Ukrainako presidente ohiari (2010-2014), traizioa leporatuta. 2014an «Ukrainako segurtasun nazionalaren aurkako krimen bat» egin zuela ebatzi du epaimahaiak. Froga nagusitzat aurkeztu du jada presidente ez zenean Vladimir Putin Errusiako estatuburuari idatzi zion eskutitz bat. Gutun hartan, Janukovitxek Putini eskatu zion armada erabiltzeko «legea, bakea, ordena eta egonkortasuna ezartzeko eta Ukrainako herria babesteko».

Janukovitxen abokatuak, Aleksandr Goroxinskik, ez du baztertu nazioarteko auzitegietaraino jotzea helegiteekin. «Ez dago zalantzarik tribunalak presiopean jokatu duela, estatuaren boterearen presiopean, egungo gobernuarenean», salatu zuen epaia jakin ondoren.

Janukovitx espetxeratzeko, ordea, Errusiak Ukrainara estraditatu beharko luke hura, babes politikoarekin bizi baita han. 2014ko otsail bukaeran egin zuen ihes, oposizioak indarrez boteretik kendu ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak