Gizon batek larri zauritu du bere bikotekide ohia

2019ko ekainaren 16a
00:00
Entzun
SOPELA. Atzo, 06:00etan, gizon batek bi emakume harrapatu zituen autoarekin Sopelan (Bizkaia); horietako bat haren bikotekide ohia da. Auto baten kanpoaldean zeuden bi andreak, eta gizonak haien aurka egin zuen zuzenean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, bi emakumeak Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zituzten; bikotekide ohia, larri zaurituta. Erasoa egin ondoren, gizonak ihes egin zuen, baina bi ordu geroago atxilotu zuten, Sestaon (Bizkaia), autoa haren etxetik gertu aurkitu ostean. Gizonak 26 urte ditu. Genero-indarkeria delitua leporatu dio Ertzaintzak.

Erasoa gaitzesteko, Sopelako Udalak elkarretaratzea antolatu zuen atzo eguerdian. Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidak ere «irmo» salatu zuen gertatutakoa, sare sozialetan. Babesa agertu zien zauritutako bi emakumeei, eta gizonen eta emakumeen berdintasunaren alde lanean jarraitzeko deia egin zuen, «emakumeen kontrako indarkeriak gure gizartean tokirik izan ez dezan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.