«Errespetua» eskatu dio Mayk Bruselari

2018ko irailaren 22a
00:00
Entzun
BRUSELA. Europar Kontseiluaren Salzburgoko bilkuraren biharamunean, Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroa gogor mintzatu zaio EB Europako Batasunari. EBko beste 27 estatuetako agintari gorenek erabat baztertu zuten Mayk brexit-a gauzatzeko egin zien proposamena, eta Erresuma Batuko lehen ministroak «errespetua» eskatu zien atzo, telebistan emandako mezu batean. «Europako Batasuna errespetuz tratatu dut, eta Erresuma Batuak gauza bera espero du. Horren araberakoa da prozesu honen bukaeran harreman ona mantentzea». Mayk uste du EBko liderrek bere proposamena baztertu dutela «azalpen argi bat eman gabe, eta kontrako proposamenik egin gabe».

Gainera, ohartarazi zuen ez duela onartuko aduana erregimen ezberdina ezartzea Ipar Irlandaren eta Britainia Handiaren artean. «Europako Batasunak hori uste badu, oinarrizko akats bat egiten ari da». Urriaren 18an berriro elkartuko da Europar Kontseilua, eta Mayri eskatu dio ordurako beste plan bat aurkezteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.