Ruandan indultua eman diete 2.140 presori; tartean, oposizioko liderra dago

Berria -

2018ko irailak 16
KIGALI. Paul Kagame Ruandako presidenteak indultua eman zien atzo 2.140 presori; besteak beste, oposizioko lider garrantzitsuenari, Victoire Ingabireri. Hamabost urteko kartzela zigorra betetzen ari zen 2013az geroztik —2010ean atxilotu zuten—, gobernuaren aurkako iraultza sustatzea leporatuta. Justizia Ministerioak azaldu zuenez, «ez dago arrazoi politikorik» erabaki horren atzean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna