Bruselak Londresi: «Horrela ezin dugu segitu»

YVES HERMAN / POOL / EFE.
2020ko ekainaren 6a
00:00
Entzun
BRUSELA. Ezer gutxi konponduta bukatu dute brexit-ari buruz beste negoziazio aste bat Europako Batasunak eta Erresuma Batuak. Londresen jarrerak haserretu egin du Michel Barnier EBko negoziatzaile nagusiak, uste baitu Erresuma Batuko Gobernuak ez duela bete nahi biek sinatutako konpromiso politikorik. «Ez dugu onartu ezta onartuko ere adierazpen horretatik atzera egitea». Akordio horretan, Bruselak eta Londresek hitzartu zuten antzeko arauak izango zituztela ekoizpenean, elkarri lehia bidegabea ez egiteko. Orain, baina, Erresuma Batuko Gobernuak hautsi egin nahi du EBrekiko lotura hori, nahiz eta horrek ekarri ahal duen merkataritza harreman arinago bat.

«Horrela ezin dugu segitu eternitate bat», ohartarazi zuen Barnierrek. Korapiloa askatzeko ardura buru nagusien esku egongo da orain, hau da, Boris Johnsonen eta Ursula von der Leyenen esku. Bideokonferentziaz hitz egitekoak ziren hurrengo egunotan, nahiz eta bi talde negoziatzaileek onartuduten aurrez aurreko bilerak beharko dituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.