David Grossman eta Leila Slimani Literaktumen

2021eko urriaren 9a
00:00
Entzun
LITERATURA. Azaroaren 8tik 21ra bitartean egingo dute aurten Literaktum jaialdia, Donostiako hainbat gunetan, eta bertan parte hartuko duten hainbat idazleren izenak jakinarazi dituzte jada antolatzaileek. Horien artean dira David Grossman Man Booker Prize sariaren irabazle eta hainbat urtez Nobel sarirako hautagai izan dena, eta Leila Slimani 2016ko Goncourt sariduna. Biek beren azken lanak hizpide izango dituzte; Life Plays With Me (2019) eta Le Pays des autres (2020), hurrenez hurren. Isabela Figueiredok, berriz, Caderno de Memórias Coloniais (2009) liburuaren harira, haurtzaroan Maputon bizi izandakoez hitz egingo du.

Eider Rodriguez eta Kirmen Uribe idazleak aurki plazaratuko dituzten lan berrien inguruan mintzatuko dira. Eraikuntzarako materiala (Susa) izenburua izango du Rodriguezen aurreneko nobelak. Eta Izurdeen aurreko bizitza (Susa) eramango du titulutzat Uriberenak.

Maria Dueñasek eta Maria Belmontek, berriz, Sira eta En tiempos de Dioniso eleberriak aurkeztuko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.