Abian dira liburu azokak Gasteizen eta Donostian

Donostiakoa, 2019an. G. RUBIO / FOKU.
2021eko ekainaren 26a
00:00
Entzun
AZOKA. Bi liburu azoka zabaldu zituzten atzo: Donostiakoa eta Gasteizko liburu zaharrena. Uztailaren 4ra eta 11ra bitartean egongo dira irekita, hurrenez hurren. 46. aldia du Donostiakoak, eta 26.a, berriz, Gasteizkoak; azken hori ezin izan zen antolatu joan den urtean, osasun egoeraren ondorioz.

Donostiako liburu azokak ekintza osagarriak egingo ditu datozen egunetan: liburu aurkezpenak antolatu dituzte, eta topaketak zenbait idazlerekin. Adibidez, asteazkenean Joxemari Iturralderen Udaberria sutan (Pamiela, 2021) aurkeztuko dute Udal Liburutegian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.