Abian da Bilboko grabatu azoka, 50 galeriarekin

Berria -

2020ko azaroak 26

ARTEA. Bilboko IX. Nazioarteko Grabatu Azoka gaur abiatuko dute, 500 artistaren lanekin. Pandemiak hartaratuta, antolatzaileek plataforma digital bat ezarri dute hiru kontainerretan, eta kontainerrok Arte Ederren Museo ondoan paratu. Hiru guneotan konektatu dituzten pantailen bitartez, azokan parte hartuko duten artisten lanak ikusi ahalko dira Internet bidez, 15 minutuero. Obra bakoitzak QR kode propioa izango du, eta horren bitartez jaso ahalko ditu ikusleak gustuko obraren inguruko xehetasun guztiak.

Abenduaren 14ra bitartean egongo da zabalik instalazioa. Igandera bitartean, gainera, hitzaldiak eta mahai inguruak antolatu dituzte, eta horiek ere streaming bidez ikusi ahalko dira figonlinefair.com eta figbilbao.com guneetan. Gaur, esaterako, Mari Puri Herrero eta Marta Cardenas artistak hizlari izango dira 17:00etatik aurrera.

Azokaren osagarri, Arte Ederren Museoan Eduardo Arroyo artista espainiarraren grabatuak erakutsiko dituzte abenduaren 2tik martxora bitartean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Ezkerretik hasita, Koldo Saragueta Gipuzkoako kaputxinoen burua, Gillen Mungia tenorra, Josu Okiñena piano jotzailea eta Elena Martinez de Murgia Aita Donostiaren iloba. ©Jon Urbe / Foku

Aita Donostiaren 25 obra argitaragabe berreskuratu dituzte

Amagoia Gurrutxaga Uranga

Josu Okiñena piano jotzaileak eta Gillen Mungia tenorrak Aita Donostia. Gabon kantak diskoan eman dituzte. Ondare Music zigiluak argitaratu die bilduma, eta etzi aurkeztuko dute kontzertuan, 19:30ean, Donostiako Viktoria Eugenia antzokiko Club aretoan.

Olatz Salvador musikaria, 'Aho uhal' diskoarekin, gaur, Donostian egindako aurkezpenean. ©Jon Urbe / Foku

Olatz Salvador, ahoan uhalik gabe, ahultasunari kantuan

Ane Eslava

Olatz Salvadorrek bigarren diskoa aurkeztu du: 'Aho uhal'. Hamabi kantuk osatzen dute, eta Rozalen, Ivan Ferreiro eta beste zenbait musikarirekin kolaboratu du.

Juan Ignacio Bidarte zuzendaria —ezkerrean— eta komisarioak atzo, programazioa aurkezten. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Guggenheim, andreek hartutako museoa

Amaia Igartua Aristondo

Zortzi izango dira guztira aurten Bilboko museoan egingo dituzten erakusketak, eta bilduma iraunkorrak nahiz epe luzerako mailegatutako obrak funtsezkoak izango dira. Programazioak andreen «presentzia nabarmena» izango duela aurreratu du Bidartek.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.