Izen eta izaera berria hartuko ditu Chrysallis EH elkarteak

Transexualitate egoeran dauden haurren gurasoen elkarteak «lurralde ordezkaritza» izaera gaindituko du

Berria -

2019ko urtarrilak 23
BILBO. Larunbatean ezagutaraziko dituzte orain arte Chrysallis EH elkartearen abaroan egon diren familiek hemendik aurrera batuko dituen elkarte berriaren izena eta irudia, Donostian, Antzoki Zaharrean egingo duten ekitaldi batean. «Bide berriari hasiera emateko festa bat antolatu dugu», jakinarazi zuten atzo Bilbon egin zuten agerraldian. Gogora ekarri zuten 2015ean jarri zutela abian Chrysallis EH; Hego Euskal Herriko zortzi familiak jarri zituzten elkartearen zimenduak, eta, egun, ehun inguru dira. Transexualitate egoeran dauden seme-alaben gurasoak dira guztiak, eta haien artarako baliabideak eskatu dituzte. Elkartea handitzeak berak ekarri du, hein batean, horri izaera berri bat emateko gogoa. «Bazkide diren familien kopuru handiak, eguneroko lanaren konplexutasunak eta Euskadi eta Nafarroako berezitasun administratiboek Chrysalliseko lurralde ordezkaritza izaera gainditzera eraman gaitu». Urteotan elkarte horretan ehundu dituzten erlazioak lantzen jarraituko dute, baina beste era batean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna