Hainbat gazte eta ikasle talde greba orokorrera batu dira

Urtarrilaren 30eko aldarrikapenei atxiki zaizkie, baina aldarri propioak landu dituzte zenbait arlotako eragileek.

Manifestua aurkezteko agerraldia, atzo, Gasteizen. MONIKA DEL VALLE / FOKU.
2019ko abenduaren 27a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Euskal Herriko hainbat gazte eta ikasle mugimenduk adierazi dute arrazoiak dituztela urtarrilaren 30eko greba orokorrarekin bat egiteko. Izan ere, Gasteizen egindako agerraldian gogorarazi dute gazteak «bereziki» kaltetuak izan direla azken urteetan aplikatu diren «politika neoliberalengatik». Horren aurrean, esan dute ez direla «makurtuko». «Ofentsibara salto egingo dugu greba orokorrean». Eragile ezberdinen arteko «sinergiak» sortu eta grebaren «lehen lerroan» parte hartzera deitu dituzte gazteak.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak egindako aldarriei atxikimendua adierazi diete, baina zenbait arlotako eragileek aldarri propioak landu dituzte, eta manifestu batean bildu guztiak. Eskari horiekin joango dira grebara, hain zuzen. Manifestuan jaso dituzten aldarrien artean daude, besteak beste, gizarte politikei, prekaritateari, emantzipazioari, feminismoari, hezkuntzari eta klima larrialdiari lotutakoak. «Benetako eraldaketa sozialaren aldekoa da gure borroka», azpimarratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.