Turkiako lira %10 baino gehiago hondoratu da

2018ko abuztuaren 11
00:00
Entzun
ANKARA. Egun bakar batean balioaren %10 baino gehiago galdu du Turkiako monetak, lirak. AEBetako apaiz baten atxiloketarekin hasi zen Washingtonen eta Ankararen arteko gatazka diplomatikoa, baina, orain, krisia finantza merkatuetara hedatu da.

Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak «gerra ekonomikoa» egiten ari zaiela ziurtatu du, lirak jasan duen astindua ikusita. Aspaldi herrialde bateko monetak egun bakarrean izandako erorketarik handienak izan zituen atzo.

AEBek presio handiagoa jarri diote lapikoari. Donald Trump presidenteak agindu du Turkiatik datorren altzairuari eta aluminioari tasak igotzea, egungoak halako bi izateraino. Altzairu esportazio handiak ditu herrialdeak, eta, erabakia gauzatzen bada, %50eko muga zerga pagatu beharko dute.

Krisiak erdian harrapatu ditu Europako zenbait banku: besteak beste, BBVA. Turkian duten kredituaren arriskuarekin kezkatuta dago EBZ Europako Banku Zentrala, eta ikuskaritza zorroztuko duela iragarri du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.