EH Bilduk eta EH Baik, Aberri Eguna bi hiritan

2019ko otsailaren 20a
00:00
Entzun
DONOSTIA. EH Bilduk etaEH Baik Iruñean eta Donibane Garazin egingo dituzte Aberri Eguneko ekitaldiak, apirilaren 21ean, Jasone Agirrek eta Anita Lopepek EH Bilduren Donostiako egoitzan iragarri dutenez.

Independentistak sareak aurten ez du Aberri Eguneko ekitaldia antolatuko, ez baitu lortu deialdi «bateratua» egiterik, eta EH Bilduk eta EH Baik eurena egitea erabaki dute. «Azken urteotan ez dugu deialdi propiorik egin, eta Independentistak sareak deituriko mobilizazioak babestu ditugu. Tamalez, orain arte ez da lortu alderdi guztiak ez ezik herritar gehienak biltzea horrelako ospakizun batean», azaldu dute Agirrek eta Lopepek. Esan dute aurrera begira ere xedea ospakizun «plural eta bateratua» egitea izango dela.

Euskal estatu independentea lortzeko «estrategia nazionala» aldarrikatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.