Errusiak arma nuklearren ituna eten du AEBekin

2022ko abuztuaren 10a
00:00
Entzun
MOSKU. Errusiak eta AEBek elkarri armategia ikuskatzeko bidea ematen duen akordioa bertan behera utzi zuen atzo Moskuk, behin-behinean. New Start izena du itunak, eta 2010ean sinatu zuten, arma nuklearrak elkarri kontrolatzeko asmoz. Errusiako Atzerri Ministerioak jakinarazi zuen akordioa hausteko arrazoi nagusia Washingtonek Moskuri ezarritako zigorrak izan direla. Bestalde, Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak eskatu zuen atzo errusiarrei Europako Batasuneko sarbidea ukatzeko. Bruselak estatu kideen esku utzi du erabakia.

Errusiak Krimean duen hegazkin basean zenbait leherketa izan ziren atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.